Espezialitateak eta talde-medikoa
Gure espezialistek pozik erantzungo dizute zure zalantzei eta zure kasu klinikoari egokitutako tratamenduak emango dizkizute.
Dermatologia
IMQ Barakaldon zure beharretara egokitzen den dermatologia-eremu esklusibo bat dugu. Ezagutu gure zerbitzu guztiak eta eskatu informazio gehiago.
Endokrinologia
IMQ Barakaldo Zentro Medikoko Endokrinologia Espezialitateko Unitate Asistentzialaren helburua da sistema endokrinoari (nahasmendu hormonalak, hala nola hipotiroidismoa), metabolikoari (diabetesa, osteoporosia, etab.) edo nutrizio-sistemari (obesitatea, desnutrizioa, etab.) eragiten dieten gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea.
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
IMQ Barakaldo Zentro Mediko Kirurgikoko Errehabilitazioa eta Fisioterapia Unitate Asistentziala esperientzia profesional ugariko mediku errehabilitatzaile eta fisioterapeuta talde batek osatzen du. Pazienteak gaixotasun edo traumatismo baten ondorioz galdu duen funtzio edo jarduera bat berreskuratzea du helburu Unitateak.
Erreumatologia
Erreumatologia gaixotasun muskulueskeletikoak eta autoimmune sistemikoak prebenitzeaz, diagnostikatzeaz eta tratatzeaz arduratzen den espezialitate medikoa da.
Kardiologia
IMQ barakaldo Zentro Medikoko Kardiologia Espezialitatearen Unitate Asistentziala bihotza, horren funtzioak eta gaixotasunak eta horiek eragiten dituzten arrisku-faktoreak aztertzeaz arduratzen da.
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailea
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen helburua da sortzetiko prozesuak, hartutako prozesuak, prozesu tumoralak edo inboluzio-prozesuak zuzentzea, gorputzaren itxura edota funtzioa leheneratzeko, konpondu edo berregiteko.
Medikuntza Orokorra
IMQ Medikosta Algorta Zentro Medikoko Medikuntza Orokorra eta Familia Medikuntza Unitatearen helburua da pertsonen eta familien osasuna guztiz zaintzea, eta, horretarako, arlo biologikoak eta klinikoak eta jokabide-arloak ditu.
Neurofisiologia Klinikoa
IMQ Barakaldo Zentro Medikoko Neurofisiologia Unitate Asistentzialaren helburua da nerbio-sistema zentralaren (garuna eta orno-muina) nahiz periferikoaren (gorputzaren gainerako atalen nerbioak eta zentzumen-organoak) azterketa funtzionala egitea, hainbat patologiaren (garuneko traumatismoak, bizkarrezur-muineko lesioak eta nerbio periferikoetako lesioak, hala nola harrapatzeagatiko sindromeak edo hausturak) diagnostiko zehatzaren, balorazio pronostikoaren eta bilakaeraren lagungarri izanik.
Neurologia
IMQ Barakaldo Zentro Medikoko Neurologia Unitate Asistentzialaren helburua da nerbio-sistema zentraleko (garuna eta orno-muina) periferikoko (nerbioak eta muskuluak) eta autonomoko (erraien edo funtzio automatikoen –esaterako, arnasketa– funtzionamendua erregulatzen duten nerbioen multzoa) gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea.
Nutrizioa
IMQ Barakaldoko Zentro Medikoko Dietetika eta Nutrizioko Aholkularitzako Laguntza Unitatearen helburua da elikadura-ohiturak aztertzea osasunean edo gaixotasunean, lehenengo kasuan nutrizioaren fisiologiari buruz eta bigarrenean nahasmendu horren fisiopatologiari buruz ezagutzen denaren arabera.
Oftalmologia
IMQ Barakaldoko Zentro Mediko Kirurgikoko Oftalmologia Unitate Asistentzialaren helburua da begietako eta egitura periokularretako gaixotasunak ikertu eta horiei tratamendua ematea.
Otorrinolaringologia
IMQ Barakaldo Zentro Medikoko Otorrinolaringologia Unitate Asistentzialaren helburua da arreta integratua ematea, hain zuzen, belarrietakoko, sudurreko,ahoko, faringeko eta laringeko gaixotasunen prebentzioaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratuta. Funtzio horien ondorio dira arnasteko, irensteko, entzuteko, orekarako eta ahoskuntzako funtzioak, hots, mintzamena, ahotsa eta usaimena. Aurpegiko eta lepoko eta horien organoetako patologiak ere tratatzen ditu.
Pediatria
IMQ Barakaldo Zentro Medikoko Pediatria Unitate Asistentzialaren helburua da osasun-asistentzia integrala eta kalitate handikoa ematea haur eta nerabeei, haurren garapen egokiaren jarraipenean eta hazkunde-etapetan sor daitezkeen alterazioen detekzioan oinarrituta. Pediatria-zerbitzu orokorra ematen du, beraz, goi-mailako prestakuntza duen giza talde baten eskutik, proba diagnostikoak eta beste espezialitate batzuetako medikuak berehala eskuratzeko aukerarekin, hori funtsezkoa baita gaixotasunak zuzen eta azkar diagnostikatzeko haurtzaroan eta nerabezaroan.
Podologia
IMQ Barakaldo Zentro Medikoko Podologia Unitate Asistentzialaren helburua da oinari eragiten dioten asalduak eta deformazioak aztertzea eta tratatzea.
Traumatologia
IMQ Medikosta Barakaldo Zentro Medikoko Traumatologiako Laguntza Unitatea arduratzen da muskulu eskeletikoaren sistemako gaitzak aztertzeaz eta tratatzeaz: hezurrak, muskuluak eta tendoiak, lesio traumatikoak barne, hala nola hausturak eta luxazioak, sortzetiko eta garapeneko gaixotasunak, endekapenezko lesioak (artrosia), infekzioak eta tumore-lesioak.
Urologia
IMQ Medikosta Urologia Zentro Medikoko Urologia Unitate Asistentzialaren helburua da bi sexuetako gernu-aparatuari, guruin suprarrenalei eta peritoneo-atzeari eragiten dieten gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea, baita gizonezkoaren ugaltze-aparatuko gaixotasunak ere.
Errehabilitazioa eta Fisioterapia
Cristina Del Nozal del Arroyo
Kirurgia Plastiko eta Konpontzailea
Olivia Obregón Santamaria
Zure bilaketak ez dauka emaitzarik
