• Kardiologia - IMQ Barakaldo

Kardiologia

IMQ Barakaldo Zentro Medikoko Kardiologia Espezialitatearen Unitate Asistentziala bihotza, horren funtzioak eta gaixotasunak eta horiek eragiten dituzten arrisku-faktoreak aztertzeaz arduratzen da.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ

Kardiologiako mediku espezialistak

Kontsulta

Arrisku kardiobaskularraren faktoreak aztertzen dira (bihotzekoak edo tronbosiak izateko probabilitate handiarekin loturikoak, besteak beste), eta bihotzeko gaixotasun nagusiak diagnostikatzen dira (arritmiak, bihotzeko gutxiegitasunak, sinkopeak edo kontzientzia-galerak, gaixotasun iskemiko koronarioak, hala nola bihotzekoa edo bularraldeko anginak, miokardiopatiak edo hipertentsio arteriala).

Halaber, beste espezialiste batzuekin elkarlanean ari da, eta kirolarien azterketa kardiologikoak eta osasun-azterketak egiten dira Unitatean. 

Proba diagnostikoak

Elektrokardiografiak ez ezik, eko Doppler digitalak koloretan, esfortzu-probak –ibiltzeko zintan eta bizikletan– eta Holter EKG azterketa eta presio arterialaren monitorizazio anbulatorioa ere egiten dira.

Zerbitzu-zorroa

  • Kontsulta kardiologikoa, azpiespezialitate guztiak barne

    - Arritmiak

    - Lipidoak

    - Bihotz-gutxiegitasuna (BG)

    - Gaixotasun koronarioa

    - Hipertentsio arteriala

    - Miokardiopatiak

    - Sinkopea

    - Kirol-kardiologia

    - Prebentziozko kardiologia

    - Etab.

  • Elektrokardiogramak

  • Holter EKG

  • Presio arterialaren monitorizazio anbulatorioa/presio Holter

  • eko Doppler digitala koloretan

  • Esfortzu-proba

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Recalde del Vigo, Esther Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain